Agenda
Jardunaldiak, hitzaldiak eta ikastaroak
Gernika, historiatik sinbolora
- Ordutegia eta data:
- 2016/12/14 18:00
- Tokia:
- Euskal Museoan - Salle Xokoa
Charles Fréger - La Suite Basque erakusketaren barne Jean Claude Larronde-ren eskutik Gernika, historiatik sinbolora hitzaldia antolatu da (frantsesez).
Gernika, euskal demokraziaren sorlekua da, euskal askatasunen leku sakratua; bertara etortzen ziren errege espainiarrak Bizkaiko Foruak errespetatzeko juramentua egitera. Halaber, askatasun horiek islatzen dituen arbola bertan da landatua, XIX. mendean Jose Maria Iparagirrek kantatua. Baina bada baita ere Espainiako gerla kari 1937ko apirilaren 26an gertatu zen populazio zibilaren gainean egin bonbardaketa latzaren lekua; gertakariak biziki oihartzun handia izan zuen eta Picassok bere margoan betiko finkatu zuen.
Egun demokrazia, justicia eta bakeaz gose diren gizon emazte guztientzat sinbolo unibertsala da Gernika.
Sarrera urririk.