GizarteLAB Arrasate, 3. saioa: Esperientzia-eremuak

Foroak eta Mintegiak

GizarteLAB Arrasate, 3. saioa: Esperientzia-eremuak

Ordutegia eta data:
2022/10/19 18:00-20:30
Tokia:
Arrasate. Polo Garaia, LKS eraikina, Plaza aretoa

GizarteLAB Arrasate ekimena, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberri Fundazioak, Etorkizuna Eraikiz programaren baitan, abian jarritako “Belaunaldien Arteko Gipuzkoa” proiektuari eta “HARIAK- Bakardadeen aurrean Estrategia” deritzon proiektuari lotuta dago.

Arrasateko Udalaren eta ISEA S. Koop. eko kideen laguntzaz, Eusko Ikaskuntzak bost tailer burutuko ditu irailaren 28tik hasita eta azaroaren 2a bitartean.

Udan egindako hedapen-kanpainaren ondorioz, Arrasateko 16 erakundek onartu dute GizarteLAB ekimenaren saioetan parte hartzea, eta 22 dira lantalde orekatu eta plurala osatzen duten pertsonak. Horiekin edukiak landuko dira Eusko Ikaskuntzak diseinatu eta garatutako GizarteLAB metodologiari jarraituz, ikaskuntza esperientziala eta batez ere praktikoa bultzatuz.

Belaunaldien arteko harremanaren kontzeptua, espazio erraztaile eta lagunkoiak, nahi ez diren bakardadeak, aurreiritziak eta gizarte-pertzepzioaren aldaketa izango dira, besteak beste, bost saioetan jorratuko diren gaietako batzuk, lekua Kulturateko Jokin Zaitegi aretoaren (irailak 28, urriak 5 eta azaroak 2) eta LKS eraikineko Plaza aretoaren (urriak 19 eta 26) artean txandakatuko delarik.

3. Tailerra: Esperientzia-eremuak
LKS eraikineko Plaza aretoa, Polo Garaian.


Gipuzkoako Foru Aldundia - Etorkizuna Eraikiz