GizarteLab Donostia belaunartekoa, 3. saioa

Foroak eta Mintegiak

GizarteLab Donostia belaunartekoa, 3. saioa

Ordutegia eta data:
2022/11/17 17:30- 19:30
Tokia:
Donostiako udala (Ijentea z/b. Urumea aretoa)

GizarteLAB Donostia ekimena, Donostia Lagunkoia programak eta Adinberri Fundazioak babestutako ekimena da. Erronkei eta aukerei buruz modu kolektiboan hausnartzeko gunea da, gaur egun Donostiako egitura demografikoaren aldaketa eta belaunaldi aniztasuna planteatzen dituena.

Taldean, hainbat belaunaldietako pertsonek, eta nork bere esperientzia eta bizipen pertsonaletatik abiatuta, belaunaldien arteko ikuspegiak kontrastatuko dira, etorkizun desiratuak diseinatuko dira bizitza luzeko gizarte batean, eta horiek posible egiteko ideiak eta estrategiak identifikatuko dituzte.