Agenda

GizarteLAB: Hernialde. Alderantzizko marketina

Foroak eta Mintegiak

GizarteLAB: Hernialde. Alderantzizko marketina

Ordutegia eta data:
2025/06/02 18:00 - 20:00
Tokia:
Udaletxea

Jarduera honek Hernialdeko bizilagunen arteko loturak sortzea, errotzea, indartzea eta herritarren komunitatea eraikitzea du helburu.

Eusko Ikaskuntzak diseinatutako GizarteLAB gizarte-berrikuntzako metodologia aplikatuz, herritarrak kontzientziatuko dituzte sare komunitarioen garrantziaz, esperientzia-ikaskuntzaz eta belaunaldi-errelebo baten beharraz.

Programak bi orduko iraupena izango duten sei tailerrekin egituratu da:

  • Apirilak 28:  Ekosistema eta harreman-sarea
    Giza-komunitateak historian zehar (sarrera), ekosistemarekin bat egiten. Gizakion berezitasuna naturan: elkar-zaintza.
    Harreman-sareak: norberaren laguntza-sarea edo konstelazioa (hausnarketa eta marrazketa).
  • Maiatzak 5: Ortzimuga begibistan
    Teoria “Etorkizunen konoa”. Etorkizun probableak eta desiragarriak.
    Etorkizuna demokratizatzeko eta gurea diseinatzeko tresnak. Hernialdeko etorkizuna denon artean eraikitzen.
  • Maiatzak 19: Komunitatea, zertarako?
    Komunitateen ezaugarriak, indarguneak eta ahuleziak.
    Nola lan egin komunitatean. Eraldatzeko esperientziak.
  • Ekainak 2: Alderantzizko marketina
    Esperientzi edo ekimenak benetan eraldatzaileak izan daitezen, “marketin”eko estrategia batzuk behar dituzte. Baina, gure kasuan, ikuspegi komunitarioa da “salduko” duguna…
  • Ekainak 16: Prototipatzea
    Diseinatutako esperientzi edota ekimenaren beste alderdia. Eskuekin, gure ideiak “aterrizatuko” ditugu, pentsamenduaren beste alderdi batzuk garatu araziz. Ideiak, prototipo bihurtuko ditugu.
  • Ekainak 23: Kontu-kontari
    Gure ekimenak ondo pentsatutak, diseinatutak eta prototipatuak daude, baina… gai al gara ondo komunikatzeko? Entzuten gaituztenek ideia ulertzeko, gogoratzeko eta bere egiteko trikimailuak eta tresnak.