Agenda

Hizkuntzak biziberritzeko bideak: Maoriengandik ikasitakoak

Aurkezpenak

Hizkuntzak biziberritzeko bideak: Maoriengandik ikasitakoak

Ordutegia eta data:
2026/01/29 18:30
Tokia:
Izaskun Arrue Kulturgunea (Errementari kalea 30-32). Gasteiz

Eusko Ikaskuntza–LABORAL Kutxa Gaztea Sariaren baitan, Beñat Garaiok —ikertzailea eta 2023an saria Kia ora, e hoa: māoriera eta euskararen biziberritze prozesuak elkarlotzen proiektuagatik eskuratu zuen saria— euskararen biziberritzearen inguruan egindako ikerketa-lanaren emaitzak aurkeztuko ditu. Azterketa hori Aotearoan (Zeelanda Berria) egin du, hizkuntza gutxituen normalizazio-prozesuak erreferentzia gisa hartuta.

Aurkezpenaren ondoren, EHUko irakasle emeritua, ohorezko euskaltzaina eta hizkuntzalaritza aplikatuan eta hizkuntza-politiketan aditua den Itziar Idiazabalekin solasaldia izango da. Amaitzeko, bertaratutakoekin solasaldia eta eztabaida egiteko tartea izango da.

Saioa euskaraz izango da osotasunean eta, edukiera mugatua denez, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da.

EGITARAUA

18:30 Saioaren aurkezpena eta Humanitateen, Kulturaren, Arteen eta Gizarte Zientzien Eusko Ikaskuntza–LABORAL Kutxa Sarien edizio berriaren aurkezpena

18:40 Beñat Garaioren aurkezpena: egonaldia eta ondorioak

19:10 Solasaldia: Hizkuntzen biziberritzearen inguruko hausnarketak

Beñat Garaio-Itziar Idiazabal

19:40 Publikoarekin eztabaida

Ekitaldia elkarlanean antolatu dute ondoko erakundeek: Lazarraga Kultur Elkartea, LABORAL Kutxa eta Eusko Ikaskuntza.
Ikerketaren laguntzaileak: LABORAL Kutxa, Eusko Ikaskuntza, Garabide eta Foundation for Endangered Languages.