Agenda
Jardunaldiak, hitzaldiak eta ikastaroak
Jose Manuel Bujanda: Eusko Ikaskuntzaren aurkezpena
- Ordutegia eta data:
- 2025/05/26 17:00
- Tokia:
- Toki Atsegiña elkartearen erabilera anitzeko aretoa, Donostia
Aurkezpena JOSÉ MANUEL BUJANDAk egingo du, Kontseilu Errektoreko Gipuzkoako ordezkarietariko bat eta Eusko Ikaskuntzaren Hezkuntza taldearen kidea. Bertan, Eusko Ikaskuntzaren aurrekari historikoak, egindako lana, egungo egoera eta helburuak garatuko ditu.
Eusko Ikaskuntzak Eusko Folklore urtekaria eta RIEV Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkariak argitaratu ditu. Era berean, EuskoNews aldizkari digitala argitaratzen du, duela gutxi Toki Atsegiña elkartearen bazkide eta partaide den Arantxa Ugartetxearen artikulu bat jaso zuena.