Agenda
Berri korporatiboak
KulturAhotsak: Jon Maiarekin solasa (bazkideentzat soilik)
- Ordutegia eta data:
- 2026/01/22 18:30
- Tokia:
- Eusko Ikaskuntzako Donostiako egoitza (Bergara, 19)
Datorren urtarrilaren 22an, Eusko Ikaskuntzak Jon Maia bertsolariarekin batera KulturAhotsak proposamenaren baitan antolatu du solasaldia. Bertan, euskal identitatearen inguruan hausnartzeko tartea hartuko dugu elkarrekin: sortzen zaizkigun identitate gatazkak, barne-kanpo gatazkak, kontraesanak…
Saio honetan parte ahal izango dute bazkideek, Jon Maiarekin batera, zeinak gai horren inguruan hitz egin eta elkarrengandik ikasteko gonbitea egiten duen, XXI. mendeko identitate erronkei aurre egiteko. Bizi dugun testuinguruan, bidai pertsonaletik, ikaskuntza kolektibora pausua ematea behar-beharrezkoa dugu, eta, solasaldi honek jauzi horretan laguntzeko gakoak emango dizkigu.
Bazkideei luzatutako deialdia da eta, soilik, bertaratzeko konfirmazioa jaso dutenek etortzerik izango dute, edukiera zaintze aldera.