Agenda

Le dernier passage-Azken bidaia dokumentalaren emanaldia

Jardunaldiak, hitzaldiak eta ikastaroak

Le dernier passage-Azken bidaia dokumentalaren emanaldia

Ordutegia eta data:
2021/12/15 19:30
Tokia:
Urruñako Itsamendi zinemagela

Eusko Ikaskuntza eta Urruñako herriko etxeak lankidetzan Le dernier passage-Azken bidaia dokumentalaren emanaldi bat antolatzen dute herrian estrenatuko den mural berriaren kari. Emanaldia Urruñako Itsamendi zinemagelan emanen da 19:30tan.

Dokumentalak Comète sarea Bigarren Mundu Gerran pilotu aliatuei muga pasatzen lagundu zien erakundea du ardatz. Azken bidaia lanak zorigaiztoko gau batean gertatutakoa kontatzen du. Orain 60 urte baino gehiago, sei pertsona atxilotu zituzten Pirinioetatik gertu dagoen baserri batean. Horien istorioak eta Bigarren Mundu Gerran Comète ihes egiten laguntzeko sarea osatu zuten ehunka pertsonaren istorioa islatzen ditu. Beldurra nagusi zen garaian, Belgikan, Frantzian eta Espainian zehar zabaldu zen gizatalde horren kemena. Dokumentala izan arren, fikzioko elementuak ere erabiltzen ditu lanak.