Agenda
Aurkezpenak
Liburu-aurkezpena: Sopela (1890-1936): Berrezarkuntza, Primo de Riveraren Diktadura eta Bigarren Errepublika
- Ordutegia eta data:
- 2026/02/27 19:00
- Tokia:
- Sopelako Udala (Sabino Arana, 1)
Lan hau Sopelako historia garaikidearen azterketa sakon baten lehen liburukia da, Eusko Ikaskuntzaren babesarekin egina, Lankidetzan bildumaren baitan (zehazki: Lankidetzan 69, 2025).
Liburua Koldo Somokueto ikerlariak idatzi du, Ludger Mees historialariaren zuzendaritzapean, eta Berrezarkuntzatik Bigarren Errepublikara arteko aldia jorratzen du, udalerriko errealitate sozial, politiko eta kulturalari arreta berezia eskainiz.
Aurkezpenean parte hartuko dute egileak berak, lanaren zuzendariak, Unai del Burgo Sopelako udal-ordezkariak, Josune Etxaniz Eusko Ikaskuntzako ordezkariak eta liburuaren testigantzatan ekarpena egindako sopelar batek.
Ekitaldia amaitzean liburuen sinadura egingo da.