Agenda
Jardunaldiak, hitzaldiak eta ikastaroak
Lorea Agirre Dorronsoro eta Idurre Eskisabel Larrañaga: Euskara eta feminismoa
- Ordutegia eta data:
- 2022/03/09 18:30
- Tokia:
- Hendaiako mediateka
Datorren martxoaren 9an Hendaian Lorea Agirre Dorronsoro eta Idurre Eskisabel LarraƱaga kazetari eta ikerleek Euskara eta feminismoaren arteko harremanaz hitzaldi bat emanen dute.
Euskararen normalizazioa eta genero berdintasuna antzekotasun asko dituzten bi prozesu pertsonal, sozial eta politiko dira. Euskal hiztuna eta emakumea subordinazioan daude. Bien aurkako menperakuntza moduak berberak dira, eta, beraz, subordinazioari aurre egiteko diskurtso eta praktikak partekatzea onuragarri izan daiteke. Bi prozesuek, sozialak eta politikoak direlako, justizia sozialarekin eta demokratizazioarekin lotura estua dute. Boteretze kolektiboaren bitartez, demokrazian sakondu eta biak ala biak subalternitate eraldatzaile unibertsal bihurtzeko proposamen bat egiten da artikulu honetan.
Lankidetzan: Hendaiako herria eta Eusko Ikaskuntza.