"Loreak belaunetan" dokumentalaren aurkezpena

Berri korporatiboak

"Loreak belaunetan" dokumentalaren aurkezpena

Ordutegia eta data:
2022/11/24 18:30
Tokia:
Eusko Ikaskuntza. Baiona

'Zer izan nahi duzu handitan?' Zaharra da galdera; erantzunak aldatuz joan dira garaiz garai. Handitan artista izan nahi ote zuten dokumental honetako zazpi protagonista gazteek? Handiagotan ere kultura egiten eta interpretatzen ikusten al dute euren burua? Beren ametsak, ekinak eta ezinak aletuz, gure kultur munduaren nolakoaren eskema zirriborratu dute zazpiron artean; baita etorkizuneko erronkena ere.

Protagonistak: Oihana Arana poeta eta bertsolaria; Amets Aranguren musikaria; Kattalin Barcena artista plastiko eta musikaria; Dom Campistron irudigilea); Ekain Ibarguren aktore, pailazo eta malabarista; Iker Maguregi zinemagile eta musikaria; eta Maddi Ane Txoperena kazetari, idazle eta bertsolaria.

Euskaraz