Agenda

Lurralde oreka jomugan

Jardunaldiak, hitzaldiak eta ikastaroak

Lurralde oreka jomugan

Ordutegia eta data:
2022/06/16 18:00
Tokia:
Gasteiz. Oihaneder Euskararen Etxea

Lurralde oreka da Eusko Ikaskuntzaren lan-ildo nagusietako bat. Ekitaldi honekin Gasteiz eta Arabako jendartera zabaldu nahi du eztabaida. Herri txikiei buruzko errelato eta balioei buruzko hitzaldi batekin hasiko da saioa. Ondoren, beren ekimenak landa eremuetan martxan jartzeko erabakia hartu duten ekintzaileak mahai inguru batean bilduko dira, zuzenean ezagutzeko zeintzuk diren apustu horren aukerak eta mehatxuak. Eusko Ikaskuntzak lurralde orekaren alorrean 2022 urtean zehar Araban abian jarriko duen proiektuaren aurkezpen labur batekin amaituko da ekitaldia.
 

Egitaraua

18:00

Aurkezpena
Angeles IZTUETA AZKUE. Eusko Ikaskuntza

18:15

Hitzaldia. Herri txikien balioak, transmisioa eta errelato berriak
Ion MUÑOA ERRASTI. Deustuko Unibertsitatea

18:45

Mahai-ingurua. Lurralde oreka ekintzaileen ikuspegitik

  • Amaia GABILONDO JAUREGI. Garaion
  • Gartzen GARAIO ATXURRA. Aiaraldeako Ekintzen Faktoria
  • Aritz IBAÑEZ RANERO. Mendialdea Irratia

19:30

Herri Txikien Akademiaren Arabako pilotuaren aurrerapena
Joseba BERGARETXE ZIPITRIA. Eusko Ikaskuntza


Izen ematea