Agenda
Jardunaldiak, hitzaldiak eta ikastaroak
Mahai ingurua: Etorkizuneko erronkak Euskal Herrian
- Ordutegia eta data:
- 2019/01/26 10:00
- Tokia:
- Baionako Euskal Museoa
Urtarrilaren 26an goizeko 10etatik goiti Baionako Euskal Museoan Eusko Ikaskuntzak etorkizuneko erronken inguruko mahai inguru bat antolatu du Geroari begira lelopean.
2018ko urteko ekimenen ondotik, hala nola XVIII. Kongresuaren eta ehun urtemugaren ospatzearen ondotik, berriz etorkizunari begira jarri gira eztabaida sortzeko gisan.
Mixel Berhoco Irigoinek parte hartu du garapen ekonomikoari doakionez, Francis Jaureguiberrik kultura eta kohesio sozialaz aritu da, bestalde Michel Casteigts Gobernatza moduetaz hitz egin du, Antton Mayak Memoriaz eta Eguzki Urteagak euskararen inguruko lana aipatu du. Argitxu Camusek moderatu ditu eztabaidak.
Mahai inguruaren ondotik zintzur bustitze bat egon da parte hartzaile eta publikoak segi ditzala hitz egiten.