Agenda

Mutiloa. Belaunaldien arteko II. Tertulia

Foroak eta Mintegiak

Mutiloa. Belaunaldien arteko II. Tertulia

Ordutegia eta data:
2025/04/11 19:00
Tokia:
Udaletxeko ganbaran

Moderatzailea: Ainhoa

Partehartzaileak: Pilar, Rexu, Gonzalo eta Antonio

Gaiak:

1.- Baserriko lanak

  • Zuen garaietan ze lanak egiten ziren baserrian?
  • Etxean ze animali zenituzten? Zenbat buru zenituzten?
  • Animaliak gaixotzen ziren? Albaitariak bazeuden edo beste norbaitek sendatzen zituen animaliak?
  • Baserrian zezenak ere bazeuden? Edo Nondik ekartzen zenituzten zezenak?
  • Baratzean zer landatzen zenuten? Ze produktu zenituzten? Ze garaiak ziren hoberenak landatzeko?
  • Garoa ze garaietan landatzen zenuten? Gero artoarekin zer egiten zenuten?
  • Irina egiteko ze errotara eramaten zenuten?

2.- Kontrabandoa

  • Zuen garaian, hemen Mutiloa inguruan kontrabando egiten zen?
  • Zein produkturekin egiten zen kontrabandoa?

3.- Auzolanak

  • Zer motatako auzolanak egiten zenituzten?
  • Auzolanetan, herriko biztanle guztiek parte hartzen zuten? Edo ingurukok eta auzoko bizilagunak bakarrik?

4.- Osasun arloa

  • Zenbat mediku izan ditu Mutiloa?
  • Mutilon bertan medikuek kontsulta zuten?
  • Erditzean, etxeko emakumeek laguntzen zuten edo emaginaren bat gerturatzen zen?

5.- Luistarrak eta Hijas de Maria herrian presentzia izan dute

  • Nortzuk ziren?
  • Nolakoa zen beraiekin harremana?

6.- Heriotza

  • Baserrian edo etxean norbait gaixotasunaren ondorioz hiltzen bazen, nolakoak ziren hurrengo orduak? Errezatzen zen? Familia gerturatzen zen? Apaizari nork abisatzen zion?
  • Hildakoaren gorputza hilerrira eramateko garaian zerbait berezia egiten zen ?

7.- Eta bukatzeko...

  • Zuen bizitzako hainbat aspektuei buruz hitz egin dugu, batzuk positiboak eta beste batzuk ez hain onak, baina zer berreskuratu nahiko zenukete garai haietatik?