Agenda

TRANSIS LAB Transferentzia mintegia

Jardunaldiak, hitzaldiak eta ikastaroak

TRANSIS LAB Transferentzia mintegia

Ordutegia eta data:
2025/11/19 14:00-17:00
Tokia:
Irun. Ficoba

TRANSIS LAB Mugaz haraindiko Living Lab bat sortzea helburu duen Europako proiektu bat da, landa eremuetan lankidetzarako modu berriak bultzatzen dituena adineko ahulen bizi kalitatea hobetzeko. Proiektuak mugaren bi aldeetako erakundeak biltzen ditu, elkarrekin lan egiten dutenak bizitza-luzeraren eta berrikuntza sozialaren inguruko tresnak, gidak eta esperientzia pilotuak garatzeko. Izan ere,Eusko Ikaskuntzak aktiboki parte hartzen du bere partzuergoko kide gisa.

Lehen topaketa honetan, proiektuaren aurrerapenak partekatu eta FRAGILAB tresna transferitu nahi dugu, TRANSIS LABen ekarpen nagusietako bat. Gainera, parte hartzeko tailer bat izango dugu, bazkide eta erakunde interesdunek laborategiarekin lankidetzan nola jardun dezaketen identifikatzeko, hiru zerbitzu lerroren bidez:

  •     Esperientzia pilotuak diseinatzea eta ebaluatzea
  •     Hauskortasuna ebaluatzea eta esku hartzeko planak diseinatzea
  •     Bizitza luzeari egokitzeko tokiko agendak diseinatzea

EGITARAUA

14.00 – 14.15 Mintegiaren irekiera:

Marian Olabarrieta, Bizitza Osorako Laguntzen zuzendaria. Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Saila (Eusko Jaurlaritza) eta TRANSIS LAB proiektuaren zuzendaria

14.15 – 14.30 TRANSIS LAB Proiektuaren aurkezpenena: Helburuak eta tarteko emaitzak

Javier Castro-Spila, Ikertzaile nagusia GIZALAB (Gizarte Politiken Berrikuntza Zentroa) eta TRANSIS LAB proiektuaren koordinatzailea

14.30 – 14.45 FRAGILAB: Ebaluazioa, esku-hartzea eta prebentzio sozialeko jarduerak

Javier Castro-Spila (GIZALAB)

Katrin Etxebeste (Zabalduz)

Marie Jo Burucoa / Isabelle de Yzaguirre (Novaldi)

14.45 – 15.45 Esperientzia pilotuen aurretiazko balantzea

Javier Castro-Spila (GIZALAB)

15.45 – 16.00 TRANSIS LAB Sarea: transferentzia mintegiak

Koro Muro / Joseba Bergaretxe (Eusko Ikaskuntza)

16.00 – 17.00 Transferentzia tailerra: Landa- eta hiri-eremuetan mendekotasunaren prebentzioan FRAGILAB ezartzeko aukerak

Dinamizazioa: Koro Muro / Joseba Bergaretxe