Agenda
Jardunaldiak, hitzaldiak eta ikastaroak
Zaharkitzearen balio soziala. Bizitza luzeraren iraultza: arriskuak eta aukerak
- Ordutegia eta data:
- 2016/11/04 - 2016/11/04 10:00 - 17:30
- Tokia:
- Topaleku de Aiete. Donostia- San Sebastián
Datozen urteetan populazioaren izugarrizko zaharkitzea dator, oro har, eta bereziki Gipuzkoan; hainbestekoa izango da, non gizarte ez jasangarria izango dugun bihar. Bideak aurkitu behar ditugu gure gizarteak putz egin ez dezan, eta Zaharkitze aktiboa bide horietako bat da gure iritziz
Zahartzaro edo zaharkitzearen esparrua poliedrikoa eta erpin asko dituen gai baten inguruan, Eusko Ikaskuntzak lan proposamen bat egin dio Gipuzkoako Foru Aldundiari, gogoeta espazio bat zabaltzeko asmoz, metodologi konkretu baten bitartez (Design Thinking-en oinarritutako foro parte-hartzaileak). Eta metodologi horrek galdera zehatz batetik hastea eskatzen du:
Pertsona nagusien balio sozialari buruz askotan hitz egin da baina ez dago batere garbi kolektibo desberdinek (nagusiak beraiek, politikoek, profesionalak, enpresariek, gazteek....) balio sozialaz zer ulertzen duten. Hori alde batetik, bestetik, uste dugu balio sozial horren atzean, eta bere garapenaren baitan, gizartearen berrantolaketa sakon bat etor daitekeela, ikusita daukagun piramidea, eta balio sozial hori merkantilizatzeko arriskua dagoela.
Gure proiektuaren izenburuan azpimarratu dugu zaharkitzeak baduela balio soziala. Gure sesio honetan, zehaztu eta ulertzen saiatu beharko genuke zertan duen balio soziala zaharkitze aktiboak eta, konkretuki, zer egin lezakeen euskal gizarteak balio ezkutu hori osoki loratu dadin.
Halaber, "arriskuak eta aukerak" iradoki genituen: "Silver economy" delakoak pila bat negozio aukerak ekartzen ditu, ados eta ongi ("aberatsak" dira jubilatu gazteak). Baina pila bat arrisku ere bai. Ezen "merkatu librea" dena monetizatu nahi duelako eta merkatuaren legearen baitan kudeatu. Baina, "balore ez monetario" batzuk badira jokoan (hala nola: eskuzabaltasuna, solidaritatea, etorkizunaren eraikuntza intergenerazionala, esklusioaren aurkako konbikzioa, gazteriaren integrazio soziala, kulturaren berritzapen inklusiboa...). Eta horiek ez dira garatuko merkatu librearen logikaren pean!
Beraz, nola egin ere, asmatzeko...
- Gaia: Zaharkitzearen balio soziala.Bizitza luzeraren iraultza: arriskuak eta aukerak
- Eguna: ostirala, azaroak 4
- Lekua: Aieteko Topalekua (Donostia)
- Ordutegia: 10:00 – 17.30
- Metodologia: 20-25 lagun (erdia gaian adituak eta beste erdia gaiarekin erlaziorik ez dutenak) Ipar Euskal Herrikoak, Euskal Autonomi Erkidegokoak eta Nafarroakoak, bi lan-taldetan banaturik, bakoitza animatzaile profesional baten gidaritzapean eta Design Thinking metodologiak erabiliz hausnartuko dute. Azken orduan, taldeko kide guztien adostasunaz, emaitzen sintesiari ekingo zaio.
Lekua mugatuta dago, beraz, izen emate orok antolakuntzaren baieztapen mezua jaso beharko du parte hartu ahal izateko.