Gure gizarteak zainketa-krisi bat bizi du, hainbat faktorek eragiten dutena: biztanleriaren zahartzeak, familia-egituretan izandako aldaketek eta emakumea lan-merkatuan sartzeak, besteak beste. Zaintzak funtseko ardatza dira gizartearen iraupenerako, baina etorkizunera begira ez dugu argi gure gizartean nork zainduko duen, nola, non eta zenbat denboraz.
Duela hiru hamarkadatik, ongizate-estatuak kontziliazio-politikak garatzen ditu, autonomiari eta mendekotasunari buruzko legea abian jarri zuen, haur-eskolak, haurren arretarako zentroak eta adin nagusikoentzako egoitzak sortzea bultzatzen du. Baina zainketen lanak emakumeen esku jarraitzen dute, eta behar genukeen aldaketa mantso doa. Bitartean adineko pertsonak biloben eta mendeko senitartekoen zaintzaile bihurtu dira eskala handian.
Zainketen berrantolaketa sozialaren ideiak aldarrikatzen du zainketak ondasun publiko gisa ulertu behar direla, eta ez emakumeek familia bakoitzaren barruan konpondu beharreko auzi pribatu gisa. Zaintza ez da soilik familia-ingurunearen erantzukizuna, baizik eta gizarte osoak partekatutako erantzukizuna, beraz, beharrei erantzungo dien eta zaintzak erdigunean kokatuko dituen zaintza-sistema publiko bat behar dugu. Pertsonen eskubideetan oinarritutako eta belaunaldien arteko elkartasunean errotutako zaintza-eredu baterantz igarotzea izan beharko luke helburua, baita gizonen aldetik zaintzaren eta etxeko lanen ardura partekatzean eta lanaren banaketa orekatuan oinarritzen den sistema.
Nolako zaintza eredua nahi dugu? Ze rol izan behar du familiak, zein komunitateak, zein eremu publikoak eta zein merkatuak? Nola eragiten dute esfera horiek guztiak emakume eta gizonen arteko berdintasunean?
Sinposio honen helburua izango da, zainketen berrantolaketa sozialaren kontzeptua ezagutu eta zaintza-eredu berri bat irudikatzea, emakume eta gizonen arteko berdintasunean eta belaunaldi arteko itun batean oinarrituko dena. Oinarri teorikoetatik abiatuta, eztabaida eta hausnarketa sustatzea izango da helburua, baita esperientzia eta kasu praktikoak ezagutzea ere.
Aurkezle eta moderatzaile: M. Pilar KALTZADA
Hitzaldiak euskaraz zein gazteleraz izango dira eta itzulpen zerbitzua eskainiko da euskaratik gaztelerara.
09:30
09:45
Zainketen berrantolaketa soziala (es)
Cristina GARCÍA SAINZ. Universidad Autónoma de Madrid
10:30
11:00
11:30
Atsedenaldia
11:45
13:00