Agenda

ZURetaLUR esperientzia bazkideentzat: "Nor naizen baneki" Ximun Fuchsekin

Berri korporatiboak

ZURetaLUR esperientzia bazkideentzat: "Nor naizen baneki" Ximun Fuchsekin

Ordutegia eta data:
2026/04/17 18:00
Tokia:
Burlata. Kultur Etxea

Datorren apirilaren 17an Burlatan izango den "Nor naizen baneki" obra arrakastatsuaren emanaldira neurrira egindako esperientzia baten baitan parte hartzera gonbitea (zozketa bitartez) jaso dute Eusko Ikaskuntzako bazkideek.

Esperientzia paregabe eta aberasgarri honetan parte ahal izango dute bazkideek, obraren egile, eramale eta zuzendari Ximun Fuchsekin batera. Nortasuna, memoria eta komunitatea aztertzeko egiten den antzerkia. Euskaraz, herriz herri, gure burua eta gure historia galdezka jartzeko.

Bazkideok, 2 lagunentzako gonbidapen bikoitzen zozketan parte hartu ahal izango dute (lagunetako batek, ezinbestean bazkide izan behar delarik), esperientzia pribilegiatuak honako elementuak osatuko dutelarik:

  •     18:30 Ximun Fuchsekin solas esklusiboa. Biraren inguruko ekarpenak, sormen prozesuaren xehetasunak eta obraren zirrikituak eta galde-hizketaldirako tartea.
  •     20:00. Nor naizen baneki obraren emanaldia. Emanaldia gozatzeko aukera.