Agenda
Berri korporatiboak
ZURetaLUR esperientzia pribilegiatua: Mendifilmfesten Mikel Urdangarinekin
- Ordutegia eta data:
- 2025/12/05 17:00
- Tokia:
- Euskalduna Jauregia, Bilbo.
Datorren abenduaren 5ean Mendifilmfest-en izango den Mikel Urdangarin musikariaren ITSASORA lehen filmaren nazioarteko estrenaildira esperientzia pribilegiatu baten baitan parte hartzera gonbitea (zozketa bitartez) jaso dute Eusko Ikaskuntzako bazkideek.
Esperientzia paregabe eta esklusibo honetan parte ahal izango dute bazkideek, Mikel Urdangarinekin batera, zeinak azken lau urteotan, Itsasora film luzearekin egin duen debuta izango den festibalean.
Bazkideok, 2 lagunentzako gonbidapen bikoitzen zozketan parte hartu ahal izango dute (lagunetako batek, ezinbestean bazkide izan behar delarik), esperientzia pribilegiatuak honako elementuak osatuko dutelarik:
- 17:00. Mikel Urdangarinekin solas esklusiboa. Sormen prozesuaren xehetasunak eta filmaren zirrikituak, musika emanaldi laburra eta galde-hizketaldirako tartea
- 18:05. Itsasmuseum Bilbao Museoan bisita gidatua. Itsasoari estuki lotuta jarraitzeko, museoa gertutik ezagutzeko aukera.
- 19:30. Itsasora filmaren premiere saioa. Estreinaldiaz gozatzeko unea.