Eusko Ikaskuntzako Geroa Elkar-Ekin egitasmoan zein etorkizunean eraikiko diren Euskal lurraldeen proiektu bateratuetan gazteon hausnarketa eta kezkak tokia izan dezaten, Euskal lurraldeetako gazteon kooperazio eta elkarlanerako esparruak sortzea ezinbestekoa dugu. Euskal lurralde desberdinetako gazteon hausnarketarako espazio komunak eraikitzeko abiapuntu izan nahi du mahai honek. Horretarako, euskal herritar eta gazte bezala arduratzen gaituzten gai desberdinen inguruan arituko gara: nola kudeatu trantsizio ekologikoa eta energetikoa? Zein toki dute gazteek erabaki ekonomiko eta politikoetan? Zein da gazteen protagonismoa bortizkerien kontra? Biharko eskola nola izanen da?
Aplikatuko dugun metodologia parte-hartzailea eta dinamikoa izango da. Kezkatzen gaituzten gaien nahiak, premiak eta galderak garatuko ditugu giro eroso eta atsegin batean.
Lanketa lau hausnarketa gaien arabera banatuko dugu:
Saiora gerturatzen diren partaideak lan mahai bateko kide izango dira, non gaietako bat landuko den.
9:30 - 9:45
9:45 - 10:00
10:00- 10:15
10:15 - 11:30
11:30 - 12:00
12:00 - 12:50
12:50 - 13:00
Kanboko Herriko Etxea