2018/11/16 9:00-19:00
Donostia. Tabakalera
Demokrazian eta euskal lurraldeen arteko kohesioan eta bizikidetzan sakontzea dugu helburu. Euskal lurraldeen erabakitzeko gaitasuna, gure harremanak instantzia politiko zabalagoekin –mundua, Europa, Estatuak–, erabakiak hartzeko kultura demokratiko berriak, lurralde-ardatzak eta sinergiak, finean, euskal lurraldeen arteko lankidetzarako aukerak izango ditugu aztergai.
Adituen hausnarketak, herritarren nahiak eta eragileen proposamenak batuko ditugu, eta horiekin lotutako erakundeen bide-orriekin batera, euskal lurraldeen kohesio eta bizikidetzarako itsasargi izan nahi duen Liburu zuria aurkeztuko dugu.