Lurralde Oreka: Herri Txiki adimentsuak

Egun, landa eremu anitzen desagerpena errealitate bat da, landa eremua husten ari da. Joera honi aurre egiteko, lehenik, errealitate hau ikustarazi behar da, diagnosi egokiak egin, eta batez ere, aurre egiteko politikak, ekimenak eta alternatibak garatu behar dira.

Domaines thématiques
Socio-économie
Catégorie
Recherche
État
En cours
Período
2019-01-01-2021-12-31

 

Sarrera

Egun landa guneen deskapitalizazio joera bat bizi dugu mundu mailan. Deskapitalizazioaz hitz egiterakoan, landa guneen populazio galeraz ari gara, eta populazioaren zahartze eta errelebo faltaz ari gara, eta masa kritiko hori galtzeak eragiten dituen bestelako faktore guztiez, hala nola, enplegua, azpiegiturak, etxebizitza, zerbitzuak, eta ingurune naturala.

Egitasmo honetan, Eusko Ikaskuntzak, lurraldez lurralde, bertako agenteekin elkarlanean, dauden problematika nagusiak aztertu, soluzio posibleak planteatu eta politika publikoetan eragitea du helburu.

Helburuak

  • Euskal Herriko landa guneen egoera sozio-ekonomiko eta demografikoaren erradiogragia bat egin. Zonaldeak eta herriak kategorizatu, arazo amankomunak identifikatuz.
  • Gaian interesa duten aditu, agente, erakunde eta herritarrak saretu eta elkarlanean jarri, mugaz gaindiko lana ere sustatuz.
  • Elkar ezagutza sustatu: Esperientzia onak ezagutu eta partekatu, baita, ahal den neurrian, atzerrian aplikatzen ari diren polítika publiko eta esperientziak ezagutuz.
  • Narratiba berriak bildu eta dibulgatu. Dibulgaziorako tresnak eskaini. Dagoen aniztasunaren barruan, estereotipoekin hautsi eta landa gunearen aukera berrien eta indarguneen berri eman.
  • Errelato kolektibo bat eratzen joan, galdera estrategiko batzuei erantzuten diona. Ariketa komunikatibo indartsu bat abiatu.

ekimenak

  • Herri Txikien Akademiaren Arabako pilotua: Topaketak (2022)

Herri Txikien Akademia hausnarketarako, ezagutzaren zabalkunderako eta interes komunak dituzten herrien arteko elkarlana bideratzeko gunea da.

Eusko Ikaskuntzak 2022an abiaraziko du proiektu hau, eta Arabako lurraldean burutuko du lehen edizio pilotua.

Edizio pilotu honen baitan jorratuko diren gaietan parte hartze anitza sustatuko da. Batetik, herritarrak eta landa eremuko ekintzaileak protagonista izatea nahi dugu; bestetik, landuko diren gaietan lanean diharduten erakundeak parte hartzea nahi dugu; eta bukatzeko, erabaki ahalmena duten administrazio eta botere publikoetako ordezkariak parte hartzea sustatuko dugu.

Topaketen informazio osoa
 

  • Ekimen sozio ekonomikoak landa eremuan Katalogoa eta Topaketak Añana eta Maeztun (2021)

Arabako landa eremuaren eta herri txikien biziberritzeari begira interesgarriak diren egitasmo sozio-ekonomikoak bildu dira Katalogo batean. Esperientzia inspiratzaileak eta eredugarriak dira, landa eremuan berrikuntza bultzatzen dutelako, eta baita ere, esperientzia biziak direlako, haien zailtasun eta beharrekin, eta haien lorpenekin.

Jaso diren ekimenak anitzak dira, eta sektore ekonomiko ezberdinetakoak dira, hain zuzen landa eremuak dituen gabezien eta aukeren erakusle.

Ekimen sozio-ekonomikoak landa eremuan Topaketak

Bi topaketa burutu ziren Katalogoan jasotako proiektuen sustatzaileak ezagutzeko eta konektatzeko. Topaketa hauetan egitasmoak aurrera eramateak dakartzan aukerei eta zailtasunei buruzko hausnartu da, baita ikaskuntza eta truke dinamika bat burutu da.

Topaketen informazio osoa
 

  • Arabako landa eremuaren kontakizuna eta estilo liburua (2020-2021)

Egitasmo honek landa eremuaren inguruko praktika diskurtsiboak eta errelatoak biltzea eta komunitate txikietan bizitzearen aldeko diskurtsoak identifikatzea izan du helburu. “Arabako herrietan bizitzearen aldeko ahotsak” txostenean batetik, kontzeptualizazio bat landu da eta Europako joerak aztertu dira, eta bestetik Arabako ahots esanguratsuak bildu dira (inkesta zein elkarrizketen bidez). Bigarren txostenak, landa-inguruneko bizitzari buruzko komunikazio positibo eta eraginkorrerako oinarriak ezarri ditu, eta "estilo-liburu" batean jaso dira.

Informazio gehiago

2021ko azaroaren 28an ikerlana gizarteratzeko Landatarasun berri XXI. Mendean. Praktikak eta errelatoak” jardunaldia burutu zen.
 

  • "XXI. mendeko Gipuzkoako eraikuntzan auzolana iraganeko kontua ala etorkizuneko giltza? Tolosaldean saiakera” proiektua (2021-2022)

Tolomendi Landa Garapen Elkarteak, Eusko Ikaskuntzak eta Mondragon Unibertsitateak garatzen ari diren proiektua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz programaren barruan.

Ekimen honen helburua Tolosaldean auzolanaren esanahia eta egiteko erak eguneratu eta sendotzea da, eta horren inguruan parte hartze dinamika bat bideratzea eskualdeko eragileekin. Proiektuak lau fase ditu, 2021ko udan hasi zen eta urte beteko iraupena du. Lau fasetan egituratuta dago:

  1. Kontzeptualizazioa: auzolanaren kontzeptua euskal tradizioan eta egungo errealitatean definituko da, baita elkarlaneko gobernantzarekin dituen loturak ere.
  2. Diseinua: bigarren fasean, auzo-kulturaren eta lankidetzaren zerbitzurako ekimen bat taxutuko da.
  3. Esperimentazioa: esperientzia praktiko baten bidez, herritarren eta gizarte zibilaren gaitasun estrategikoak sustatzeko ekimenaren eraginkortasuna frogatuko da.
  4. Ebaluazioa: azkenik, emaitzak ebaluatuko dira, Gipuzkoako jarduera komunitarioaren alde hedatzeko.

Informazio gehiago
 

  • Nolako ekonomia herri txikietan? (2020)

Eusko Ikaskuntza eta Asturiasko Printzerriko Gobernuaren erronka demografikoko ordezkariaren arteko lankidetzarako oinarrien dokumentua.
 

  • Eusko Ikaskuntza Nafarroako Parlamentuan (2020)

Pasa den otsailaren 28 eta 29an Eusko Ikaskuntzak Despopulazioaren inguruko jardunaldietan hitzaldi bat eman zuen.

Ikusi albistea
 

  • Herri txiki adimentsuak Gipuzkoan (2019)

Egitasmo honen helburua herri txikien ekonomia suspertzeko aukera berriak identifikatzea izan da. Ondorengo ekintzak burutu dira:

  • Esperientzia eta praktika onen bilduma bat osatu da. Aurre identifikatu ditugun aukera posibleen gainean, kasu arrakastatsuak identifikatu ditugu eta gida batean bildu. Gida honetan, Gipuzkoako udalerrien argazki sozio-demografikoa egin da.
  • Bi jardunaldi burutu ditugu, agente gakoen parte hartzearekin eta esperientzia praktikoen aurkezpenekin. Identifikatutako aukeren zabalkundea eta agente gakoen arteko saretze eta partekatzea izan dute helburu jardunaldiak

 

dokumentuak

Herri Txikien Akademia  

Herri Txikien Akademia

Projet de partenariat et de conseil pour le renforcement des petites communes

 
Ekimen sozio-ekonomikoak landa eremuan - Katalogoa  

Ekimen sozio-ekonomikoak landa eremuan - Katalogoa

 
Herrietan eta landa eremuan bizitzearen aldeko ahotsak  

Herrietan eta landa eremuan bizitzearen aldeko ahotsak

Arabako Lurralde Historikoa

 
Lurralde-orekarako Estilo-liburua  

Lurralde-orekarako Estilo-liburua

Arabako Lurralde Historikoko herrien eta aniztasunaren komunikazio-tratamendurako gida

 
Resultados de la encuesta sobre pueblo y medio rural  

Resultados de la encuesta sobre pueblo y medio rural

Territorio Histórico de Araba

 
Análisis de discursos sobre pueblos y medio rural  

Análisis de discursos sobre pueblos y medio rural

Territorio Histórico de Araba

 
Gipuzkoako udalerri txikiak: Diagnostikoa eta esperientzien katalogoa  

Gipuzkoako udalerri txikiak: Diagnostikoa eta esperientzien katalogoa

 
 

PROIeKTU KUDEATZAILEA:

Joseba BERGARETXE ZIPITRIA

 


Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat datorren proiektua: