Euskararen inguruko adostasun sozial berrietarako azterketa soziolinguistikoa Nafarroan

Foroak eta mintegiak

2019/04/17

Euskararen inguruko adostasun sozial berrietarako azterketa soziolinguistikoa Nafarroan

2017an Iruñean izandako ‘Euskarari buruzko foro askotarikoa’ ikerketa soziolinguistikoaren emaitzak biltzen ditu txostenak.

Nafarroako Gobernuak, edizio digitalean argitaratu berri du, Xabier Erize soziolinguista nafarrak zuzendutako Euskararen inguruko adostasun sozial berrietarako azterketa soziolinguistikoa Nafarroan izeneko emaitzen eta analisiaren txostena. Argitalpena Iruñeko Udalak, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Ikaskuntzak, 2017ko udaberrian sustatu zuten “Euskarari buruzko foro askotarikoa” euskarari buruzko ikerketa soziolinguistikoan oinarrituta dago.

Ikerketa ekimen berritzaile eta asmo handikoa izan da, bai euskararen ikerketa soziolinguistikoaren alorrean, bai Nafarroako hizkuntza politiken alorrean; eta, halaber, azterketa honek inplikazio sozialak izaten ahal ditu eta etorkizunean baliagarria izaten ahal da eragile linguistikoarentzat hizkuntza politikak diseinatzerakoan.

Eremu urriko hizkuntzek gizartean duten zeregina zalantzan jartzea oso hedatua dago munduan. Eztabaida hau hizkuntzen, gizarteen edo garaien arabera itxura edo intentsitate-maila desberdinetan eragina du. Nafarroako gizartean euskarak arazo hori du.

Nafarroako herritarrek euskararekiko sentsibilitate eta portaera desberdinak dituztela jakinik, desberdinen arteko topaketa bat antolatu zen euskararen inguruan dituzten askotariko nahiei eta beharrei erantzuteko gai izanen diren adostasun berien proposamenak identifikatzeko nahiarekin. Ikerketaren helburuari erantzun bat emateko burutu ziren bi foroetan parte hartzeko Nafarroako gizarteko, sentsibilitate ideologiko eta linguistiko desberdineko, 24 lagun aukeratu ziren espreski.

Argitaratu berri den ikerketa honetan erabilitako metodologia zehazten da, hala nola, analisiaren oinarrizko emaitzak. Analisi honetatik bi galdera ageri zaizkigu: Erakutsi diren adostasunak finkatu eta desadostasunak desaktibatzeko, zer egin al daiteke? Zer egin behar litzateke?

Ikerketa honen emaitza nagusia bezala, parte-hartzaileak euskarari buruzko adostasuna oinarrizko puntu batzuetan lortu zutela esan dezakegu. Oinarrizko puntu hauek honela laburbiltzen dira: erdaldunen eta euskal hiztunen arteko errespetua, “bi hizkuntzak gureak baitira”; euskara babestea eta sustatzea borondatez; eta, poiektuaren beraren balorazio oso positiboa, desberdinen arteko elkarrizketarako eta bat etortzerako metodologiari esker, eta etorkizunean jarraitzeko nahia.

Eusko Ikaskuntzaren webgunean azterketa honen txostena, euskaraz eta gazteleraz, kontsultatu daiteke.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp