Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaleen Topagunearen arteko lankidetza

Berri korporatiboak

2023/01/24

Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaleen Topagunearen arteko lankidetza

Aliantza berri honek euskararen eta ezagutzaren aldeko sinergiak sortzea ahalbidetuko du.

Euskal gizartearen beharrei erantzun global eta integratzaileak ematen lan egiten duen erakundea: Eusko Ikaskuntza (EI), 1918an sortua. Eta 1997az geroztik tokiko sozializazio- eta komunikazio-eremuetan euskararen erabilera sustatu nahi duen beste bat: Euskaltzaleen Topagunea Federazioa (ETOP). Bi erakundeek, datozen lau urteetan, bientzako interesa duten proiektuen inguruan harremana estutzea erabaki dute, eta hala islatu dute Eusko Ikaskuntzako lehendakari Ana Urkizak eta Euskaltzaleen Topagunea Federazioko lehendakari Kike Amonarrizek Andoainen sinatu berri duten hitzarmenean.

2020az geroztik bi erakundeak lankidetzan ari dira Nafarroako Aniztasunaren Kudeaketa Demokratikorako proiektuan, Eusko Ikaskuntza buru dutela, bai eta Euskaltzaleen Topagunearen Euskararen Aldekotasuna Handitzeko Gakoak Nafarroan. Esperientzia horien balorazio positibotik abiatuta, hitzarmen berriak harreman kualifikatuen esparrua finkatzen du, erakundeetako bakoitzak dituen helburuak zehaztasunez eta kalitatez lortzen laguntzeko.

Hitzarmen horren arabera, EIko zein ETOPeko kideek osatutako jarraipen batzorde batek une bakoitzean zehazten dituen jardueretan lagunduko dute, abian diren proiektuetan zuzenean inplikatuz edo lan eta ikerketa arloetan ezagutza trukatuz. Zehatzago esanda, aurten ETOPek 2024an Eusko Ikaskuntzak egingo dituen biltzarretan parte hartuko du. Era berean, Eusko Ikaskuntzak Euskaltzaleen Topaguneak euskararen erabileran jauzi bat egiteko sustatuko duen Aldaketaren Teoriaren prozesuaren alde egingo duela bermatzen du.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp