GizarteLAB bere bidea jarraitzen du Deban eta Beasainen

Proiektuak

2022/03/31

GizarteLAB bere bidea jarraitzen du Deban eta Beasainen

Gizarte-berrikuntzako proiektuak, zainketen ekosistema berri baten eta nahi ez diren bakardadeen esparrua landu du.

Herritarrek interesez hartu dituzte urte hasieratik Deba eta Beasaingo udalerrietan eskaini diren trantsizio-gaitasunetan trebatzeko tailerrak.

Debaren kasuan, tailerrak urtarrilean eta otsailean izan ziren, eta udalak aukeratu zuen erronka belaunaldien arteko ekintzak sustatzea izan zen, zainketen ekosistema berri baten barruan. Datu demografikoek erakusten dute biztanleria bereziki zahartua dagoela herrian, eta epe ertainera begira oso proiekzio kezkagarria duela; horrek eta adinekoentzako azpiegitura egokien eskasiak beharrezko egiten dituzte dauden laguntza-eskaintza osatuko duten neurri eta laguntza-sare komunitarioak.

GizarteLAB Deban parte hartu zuten pertsonek zainketa-ekosistema hori sortzeko beharrezko gaitasunak landu zituzten, eta, erabiltzaile-motaren profila egin ondoren, ekintza-prototipo bat diseinatu zuten haien egoerari irtenbideak bilatzeko.

Deigarria da aukeratutako profila, ingurunearen profilari egokitzen baitzaio, eta, beraz, ohikoena izaten da. Debaren kasuan, profil tipoa bere etxe edo baserrian bakarrik bizi den gizon bat da, herriaren erdigunetik urrun dauden ingurune edo auzoetan. Bakardadearen gaia, harreman-sare urria edo batere ez izatea eta mendekotasuna behin eta berriz errepikatzen dira leku askotan, baina, normalean, emakumeengan pertsonalizatzen dira. Era berean, nabarmentzekoa da taldeko pertsonen proaktibotasuna eta inplikazioa, komunitate plurala eta ekintzara pasatzeko prestatua osatu baitute.

Nahi gabeko bakardadeak eta laguntza-sareak sortzeko beharrezko gaitasunak izan dira beasaindarrek martxoan egindako GizarteLAB tailerretan aurre egin dioten erronka. Kasu honetan, bakardade-motak bereizten ikasi ondoren, gaitasun sozial jakin batzuk entrenatu dira, hala nola entzute aktiboa eta enpatia, eta Beasainen bakarrik sentitzen den pertsona-profil mota bat landu da, horren inguruko ekintzak definitzeko.
 


 

Bi kasuetan, parte-hartzaileek eta Udalak barneko zein kanpoko ebaluazioa egin diote proiektuari, eta oso balorazio positiboa jaso du.

Informazio gehiago.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp