Hezkuntza sistema, etorkizuna elkarrekin lantzen

Proiektuak

2022/05/19

Hezkuntza sistema, etorkizuna elkarrekin lantzen

Etorkizuneko Euskal Hezkuntza-Sistemaren inguruko herri-hausnarketa abian dugu. Asmo honekin Euskal Herriko Hezkuntza-Sistemaren Liburu Zuria osatzea bilatzen da.

Gizarte erronkei erantzuteko behar dugun etorkizuneko hezkuntza sistema da gure hausnarketa gaia. Erantzun partekatuak askoren artean bilatzeko, gaietan sakontzeko eta adostasun bideak josteko gune egonkorrak eta anitzak sortzea da bilatzen duguna.

Hezkuntza-sistemaz ari garenean, hiru hezkuntza sistemetaz hitz egin behar dugu: Euskal Hirigune Elkargokoa, Euskal Autonomia Erkidegokoa eta Nafarroko Foru Erkidegokoa. Errealitate bakoitzak bere legedi bereizia dauka, bere arazo, erronka, ahuldade, indar-gune, bilakaera eta betebeharrak ditu. Alabaina, hezkuntzan bereziki, elkarren arteko ezagutza eta elkarlana dira herri gisa eskuartean ditugun erronkei aurre egiteko modu bakarra.

Etorkizuneko Euskal Hezkuntza Sistemaren inguruko herri-hausnarketa abian dugu. Asmo honekin Euskal Herriko Hezkuntza Sistemaren Liburu Zuria osatzea bilatzen dugu. Euskal Herriko jendartearen erronka nagusiak hausnarketa ardatz hartuta, lurralde desberdinetan partekatzen ditugun hezkuntza lehentasunak modu kolaboratiboan identifikatu eta etorkizuneko eszenatoki desiragarriak definituko ditugu horiei erantzuteko beharko lituzketen proposamenen inguruko adostasunak landuz.

Honi bidea emateko, Euskal Autonomi Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan eta Iparraldean foro partehartzaileak burutuko ditugu 2021eko irailean burututako ehun zubigileen foroari jarraipena emanez.

Lehenengo hitzordua, gazteen ahotsari lehentasuna emango dion foroa, Donostian, ekainaren 18an izango dugu (laster informazio gehiago).

Bestalde, Euskal Herriko eremu administratibo desberdinetan irekita dauden prozesu desberdinetan, gaietan sakontzen lagunduko dugu. Testuinguru honetan gauzatuko da, ekainaren 4an, askotariko segregazioari nola erantzun hezkuntza sistematik? Foro parte hartzailea.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp