Askotariko segregazioari nola erantzun hezkuntza sistematik? Adostasunerako bide partekatu baterako oinarriak

2022/06/04 09:00 - 14:00

Miramar Jauregia. Donostia

Segregazioari aurre egiteko neurriak hartzea da gizarte aurreratu gisa dugun erronkarik nagusienetako bat. Herri ikuspegi batetik adostasunak lantzea funtsezkoa izango da eta, horretarako, konfiantza sareak josteko guneak sortzea garrantzitsua izango da.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin batera gaian sakontzeko irekitzen dugun foro partehartzaile honekin, gizartearen ahotsa(k) jasotzea nahi dugu adostasunerako bide partekatu baterako “dekalogoa” eta erantzun proposamenak jasotzeko helburuarekin.

Partekatu:
Facebook Twitter Whatsapp