Subiranotasun Lurralde Gatazkak Europan: Nazioarteko jardunaldia

Proiektuak

2022/02/23

Subiranotasun Lurralde Gatazkak Europan: Nazioarteko jardunaldia

Martxoaren 21ean Donostian izango da “Europar Batasuna subiranotasun-gatazken aurrean: argitasun marko baterantz” nazioarteko jardunaldia, Europaren etorkizunari buruzko Konferentzian (CoFoE) aurkeztuko den oinarrien dokumentuaren lanketa partekatua egiteko.

Eusko Ikaskuntzaren "Lurralde Burujabetza Gatazkak: praktika onak eta ebazpen-proposamenak" proiektua 2020an abiatu zen ebazpen-jardunbide egokietan eta irizpide akademiko sendo eta kontrastatuetan oinarrituta, lurralde burujabetza gatazkak Europan konpontzeko araubide edo argitasun tresna bat lantzeko. Orain arte, ugariak izan dira emandako emandako urratsak, sakontasun handiko eztabaida teorikoan eta nazioarteko babes akademiko zabalean oinarrituta.

Ondorengo mugarria martxoaren 21an izango da, nazioarte izaera izango duen “Europar Batasuna subiranotasun-gatazken aurrean: argitasun marko baterantz” jardunaldiarekin. Jardunaldi horren helburua da Eusko Ikaskuntzak sustatutako subiranotasun-gatazkak konpontzeko oinarrien dokumentuaren azken bertsioa aurkeztea eta gizarte zibilaren ekarpenak jasotzea, Europaren etorkizunari buruzko Konferentzian aurkezteko.

Hartara, jardunaldia hiru atal nagusitan banatuko da: Subiranotasun-gatazken kudeaketa demokratikoa estatu, Europa eta mundu mailako testuinguruan. Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziari egindako ekarpenak; Europako argitasun-esparru baterantz. Oinarrien dokumentuaren edukiak; eta Europako erakundeetan argitasun markoa ezartzeari buruzkoa.

Jardunaldia interesa duen orori irekita egongo da eta laster egitarauaren inguruko xehetasunen berri emango da Eusko Ikaskuntzaren agenda atalean.
 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp