Lurralde burujabetza gatazkak Europan: praktika onak eta ebazpen-proposamenak

Eusko Ikaskuntzak 1931ko maiatzean ezarri zuen euskal autogobernuaren lehen mugarria. "Euskal Estatuaren Estatutu Orokorra" eskaini zion euskal gizarteari, Lizarrako Estatutua izenez ezaguna. Gaur, mendeurrenaren ondoren, ikusmolde eguneratua eskainiz, erabaki-ahalmena sendotzeari eta berau garatzeari helduko dio elkarlanean oinarritutako gobernantzatik abiatuta.

Ebazpen-jardunbide egokietan eta irizpide akademiko sendo eta kontrastatuetan oinarrituta, gure helburua lurralde burujabetza gatazkak Europan konpontzeko protokolo bat gauzatzea da. Nazioarteko, Europako eta estatuko erakundeek onar dezaketen balizko "argitasun tresna edo araua".

Eremu tematikoak
Egituraketa sozio-politikoa
Kategoria
Hausnarketa
Egoera
Indarrean
Denboraldia
2020-01-01-2024-12-31

 

Sarrera

Europar Batasunak jakitun da beharrezkoa dela zuzenbide-estatua edo rule of law indartzea, eztabaida irekita dago Estatu kideei eska dakiekeen rule of law estandarrari buruz; hau da, zein izango den Europako proiektuak aurrera egitea eta sendotzea lortzeko ezarriko den gutxieneko estandar komuna. Bestalde, Europako Kontseiluaren esparruan, gutxiengo nazionalak babesteari buruzko eztabaida zabaltzen ari da, bai eta komunitate horiek babesteko Hitzarmen-Markoa (1995). Azkenik, Brexit-aren ondorioz, datozen urteetan Eskoziak eta Ipar Irlandak herritarrei galdetu nahi diete etorkizuneko estatus politikoari buruz eta Batasuneko kide izateko borondate demokratikoari buruz.

Badirudi testuinguruak bizkortu egin dezakeela EBren barne-hedapenerako bide seguru eta demokratiko bat arautzeko beharra. Europa mailako kohesio politikoa indartzeko, arau-esparru komun batek nahi ez diren gatazken prebentzioa eta lurralde-gatazken normalizazio demokratikoa erraztuko lituzke.

Proiektu honekin, Eusko Ikaskuntzak estatuen barneko subiranotasun lurralde-gatazkak konpontzeko oinarri-proposamen bat eskaintzea nahi du. Eztabaida publikora irekitako proposamen bat, estandar komun bat jasoko duen araubide tresna bat onartzeko beharrari buruzkoa, Europako herritarrei bermatzeko subiranotasuneko lurralde-gatazkak Zuzenbide Estatuaren printzipio eta balioen arabera kudeatu eta konponduko direla, hau da, demokraziaren, gutxiengoekiko eta giza eskubideekiko errespetuaren eta segurtasun juridikoaren printzipioak bermatuz. Azken batean, "estandar" bat, Europako erakundeek onar lezaketena subiranotasun lurralde-gatazken konponbide demokratikoan argitasun araubide bat garatzeko proposamen gisa.

Deskribapena

Subiranotasunaren inguruko gatazkek – nork gobernatzen duen, non eta noren izenean – Europako historia eratu dute antzina-antzinatik. Benetako gatazkak dira, komunitate politikoa aitortzeko eskaeratik edo autogobernu-eskaeratik harago doazenak. Subiranotasuna eskuratzeko aukerari buruzkoa da, erabaki goreneko botere gisa eta komunitate politiko baten jatorrizko botere gisa ulertuta, eta ez du aurre-juzgatzen edo mugatzen haren geroko estatus juridiko-politikoa. Lurralde-izaera dute, nahiz eta kasu askotan inplikatutakoak gutxiengo nazionalak edo kulturalak izan, kontua ez da soilik kultura-aniztasuna kudeatzea, baizik eta lurralde-demoen estatusa definitzea eta lurralde batean botere politikoa gauzatzeari buruzko eztabaidak konpontzea. Subiranotasuna jokoan jartzen dute, gatazkaren muina subiranotasunaren eskari asegabea baita, hau da, komunitate politiko batek bere burua antolatzeko eta beste komunitate politiko batzuekin nahi dituen harremanak ezartzeko duen gaitasun askea dago auzitan. Europako estatuen baitan sortzen dira, ekimena estatuen "barneko edo etxeko gatazka" deitu den horretan zentratzen da, eta helburu argi batekin arduratzen da horietaz: interpretazio mugatu hori gainditzea. Eskubide indibidual eta kolektiboei eragiten dieten heinean, eskubide horiek babestea estatuko mugak gainditzen dituen eta nazioarteko komunitate osoari eragiten dion gaia dela sinetsita tratatu behar dira. Ildo horretan, uste dugu "zuzenbideko Estatu Europarra" horretan sartu behar direla barne-zabalkuntzarako prozedurak, hau da, Europan estatu independente berriak sortzeko prozesuetan bete behar diren printzipio orokorrak. Europaren demokratizazioan beste urrats bat besterik ez da.

Hala ere, XXI. mendeko subiranotasun-gatazkak kudeatzeko arau-hutsune bat dago. Zuzenbideak bide seguruak, zuzenak eta bidezkoak lantzeko aukera ematen du, gatazkan dauden proiektu indibidualak eta kolektiboak modu demokratikoan kudeatu ahal izateko. Horregatik, Europako zuzenbide-estatuari (European rule of law) dei egiten diogu, ez baita legezkotasun positibo hutsera mugatzen, eskubide eta askatasun abaniko gero eta zabalagoa biltzen baititu.

Adituak bat datoz esatean Europako erakundeek nolabaiteko parte-hartzea izan behar dutela gatazka horiek konpontzeko orduan, eta erreferentziazko argitasun araubide bat egotea tresna egokia izan daitekeela Europan eta nazioartean irizpide partekatuak ezartzeko.

Azpimarratu dute proiektu honen ardatza den oinarrien proposamenak aukera eman dezakeela Europako estatuen barruko subiranotasun lurralde gatazken inguruko eztabaiden kudeaketan aurkitutako ikuspegiak eta antzemandako blokeoak gainditzeko.

Bat datoz subiranotasun gatazkak modu demokratikoan eta berme juridiko guztiekin kudeatzeko beharrarekin. ​

Helburuak

Proiektu honen helburu nagusia estatuen barneko subiranotasun lurralde-gatazkak konpontzeko oinarri-proposamen bat eskaintzea da. Eztabaida publikora irekitako proposamen bat, estandar komun bat jasoko duen araubide tresna bat onartzeko beharrari buruzkoa, Europako herritarrei bermatzeko subiranotasuneko lurralde-gatazkak Zuzenbide Estatuaren printzipio eta balioen arabera kudeatu eta konponduko direla, hau da, demokraziaren, gutxiengoekiko eta giza eskubideekiko errespetuaren eta segurtasun juridikoaren printzipioak bermatuz.

Azken batean, "estandar" bat, Europako erakundeek onar lezaketena subiranotasun lurralde-gatazken konponbide demokratikoan argitasun araubide bat garatzeko proposamen gisa.

Esparru akademikoan, oinarrien dokumentua elementu artikulatzaile gisa hartuta, Europa mailako sare bat sortu eta finkatuko da nazioarteko erreferentziazko institutu eta akademiekin. Europako argitasun araubide bat garatzeko lankidetza-sare mesedegarria eta eraginkorra.

Edukia gizarteratzea: hitzaldiak eta mahai-inguru irekiak hainbat eremutan – Unibertsitateak, fundazioak, etab. –, indarrean dagoen lankidetzako kideekin eta proiektuan interesa duten beste gizarte-eragile batzuekin lankidetzan.

Faseak eta ekintzak

2020

2019an zehar egindako prestaketa-lanen ondoren, ekimenaren lehen fasea 2020an zehar garatu da, Bilbon azaroaren 11n, 12an eta 13an egindako nazioarteko jardunaldi batzuen antolaketarekin amaitzeko: "Subiranotasun-gatazkak Europan: konponbide baterako oinarriak". Jardunaldi horietan, oinarrien dokumentuaren lehen bertsioa aurkeztu zen, lan kooperatibo baten ondorioz.

Helburu horrekin, lantaldeak metodologia ireki bat adostu zuen, kanpoko adituen ekarpenak,  (horretarako prestatutako galdetegi baten bidez), eta barrukoak (lan-mintegien bidez) konbinatuz. Mintegi horiek, prozesuan zehar kontraste-mekanismo desberdinekin osatuta, azaroko jardunaldietara izaera kolektiboko oinarrien dokumentu batekin iristea ahalbidetu digute.

Jarraitutako prozesu metodologikoa eta ekintza nagusiak:

2021-2022

2020an ospatutako jardunaldiak proiektuaren erdigune gisa hartuta, 2021. urtea proiektuaren bigarren fase gisa planteatzen da. Fase honetan, 2020ko azaroko lehen dokumentuaren eta jardunaldien inguruan egituratutako lankidetza akademikoa indartzea ahalbidetuko duten estrategiak diseinatu eta ezarri nahi dira, eta, aldi berean, proiektua sozializatu nahi da, herritarrek subiranotasunari buruzko eztabaidak horien balizko irtenbideekin lotu ahal izan ditzaten.

Estrategia hori lantzeko, bi lan-esparru nagusi planteatzen dira:

1) Mintegi akademikoak: Lankidetza zientifikoa zabaltzeaz gain, oinarrien testuaren lehen bertsioa hobetu nahi da, Europako erakundeek lan-dokumentutzat har dezaten. Adituen arteko eztabaida egituratu bat artikulatzea da dokumentuaren kalitate teknikoa eta legitimitatea indartzeko modua, Europako erakundeetarako sarbide hobea izan dezan. Horretarako, jardunaldietan aurkeztutako dokumentua abiapuntutzat hartuta, jardunaldietan jasotako ekarpenak barne (01 bertsioa), dokumentu honek sorrarazten dituen sakoneko eztabaidetan sakondu nahi da, lehen idazketa honetan landu ezin izan direnak, bertsio kontrastatuago bat eginez (02 bertsioa). Ondoren, adituekin aztertuko dugu, teknikoki, zein bide eta tresna izan daitezkeen egokiak oinarrien proposamena arau-indarra duen tresna bihurtzeko. Era berean, aztertuko dugu, teknikoki, zein bide eta tresna izan daitezkeen egokiak oinarrien proposamena arau-indarra duen tresna bihurtzeko.

2) Edukiaren sozializazioa: Hitzaldiak eta mahai-inguru irekiak hainbat eremutan – Unibertsitateak, fundazioak, etab. –, indarrean dagoen lankidetzako kideekin eta proiektuan interesa duten beste gizarte-eragile batzuekin lankidetzan.
 

Ekintza nagusiak
 

2022

2021

Dokumentuak

The European Union in the face of sovereigntyconflicts  

The European Union in the face of sovereignty conflicts

Argitasun marko baterantz

Subiranotasun lurralde-gatazkak konpontzeko oinarriak Europako esparruan  

Subiranotasun lurralde-gatazkak konpontzeko oinarriak Europako esparruan

The framework of clarity and national minorities. Presentation and proposal at the UN minority forum  

The framework of clarity and national minorities. Presentation and proposal at the UN minority forum

 

Azalpen-bideoak eta elkarrizketak

   
     
   


Lankidetza

Ekimena hasi zenetik, ezinbestekotzat jo zen gobernantza-eredu bat diseinatzea, proiektuaren kaudimena, bideragarritasuna, eragina eta independentzia bermatzeko. Gizarte zibil independentearen izaera izanik, proiektuaren lehen fasearen erakunde sustatzaileak Eusko Ikaskuntza eta Institut d 'Estudis Catalans izan dira.

Arestian esan bezala, Eusko Ikaskuntzaren eta Institut d 'Estudis Catalans (IEC) erakundeen lana ordezkaezina izan da lehen fasean. Euskal Herrian eta Katalunian bi erakunde horiek duten zilegitasunak eta aintzatespen sozial eta instituzionalak aukera eman digute lankidetza zabala eta plurala biltzeko, eta, ziur asko, ez zen posible izango gure lidergorik gabe. Bigarren fase honetan, lanean jarraituko dugu orain arte deskonektatutako gizarte-eragileen lokailu-lana sendotzeko.

Berehalako maila batean, ekimenari babesa ematen dioten erakundeak garen aldetik, EHUko eta Deustuko Unibertsitateko ikerketa-taldeen interesa eta parte-hartzea izan dugu, bai eta Bartzelonako Unibertsitateko, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko eta Pompeu Fabrako ikertzaileena eta irakasleena ere. Hasierako parte-hartze horri nazioarteko aditu garrantzitsuen ekarpenak gehitu zaizkio. Bigarren fase honetan, lidergo akademikoa sendotzea bilatuko dugu, proiektuan modu pertsonalean parte hartu duten zuzendaritzen nazioarteko institutuen parte-hartze formala bultzatuz.

Erakundeen arteko lankidetzari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren mendeko Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) eta Kataluniako Generalitatearen mendeko Institut 'Estudis de l'Autogovern erakundeen laguntza izan dugu, baita Centre d'Estudis de Temes Contemporanis zentroarekiko lankidetza ere (Generalitateko Kanpo Harremanetarako Sailaren zuzendaritza). Bigarren fase honetan, lankidetza-esparru kontsolidatu berri bat definitzeko lan egingo dugu.

Era berean, lankidetza-eremu horretan Europa mailan eztabaida bat ireki nahi duten fundazio eta ikerketa-institutu ugarik parte hartu dute. Bigarren fase honetan, eta hirugarren fasearen prestaketari begira, parte-hartze gune honek garrantzi berezia hartzen du. Egungo lankidetzarekin konpromisoak sendotzeko lan egingo dugu, eta, batez ere, lehen fasean egon ez diren sektoreak sartzeko lan egingo dugu. Horrekin, proiektuari beste babes eta ikuspegi batzuk gehitu nahi dizkiogu, testuinguru mesedegarri bat sortzeko hirugarren fase batean estrategia partekatu bat landu ahal izateko Europako erakundeetara hurbiltzeko.

 

PROIEKTU KUDEATZAILEA:

Beatriz AKIZU AIZPIRI

 


Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat datorren proiektua: