Eusko Ikaskuntza Nazio Batuetako Gutxiengoen Foroan izan da

Proiektuak

2021/10/20

Eusko Ikaskuntza Nazio Batuetako Gutxiengoen Foroan izan da

“Lurralde burujabetza gatazkak Europan: praktika onak eta ebazpen-proposamenak” proiektuak atxikimendu akademikoa lantzen jarraitzen du. 

Subiranotasun lurralde gatazkak konpontzeko oinarrien dokumentua Nazio Batuetako gutxiengoen foroan aurkeztu da.

Nazio Batuetako (NBE) Errelatore Berezia den Fernand de Varennesek gonbidatuta, urriaren 12an eta 13an "Gatazkei aurrea hartzea eta gutxiengoen giza eskubideak babestea" gaiari buruzko Europako Eskualde Foroan aurkeztu da oinarrien dokumentua. Proiektuaren ordezkari gisa, talde eragileko kidea den Amalur Alvarez bazkidea izan da aurkezlea. Aurkezpena hemen dago eskuragarri.

Foroaren helburu nagusia eskualde-ikuspegia ematea da, eta horrek gutxiengoen inguruko gaiei buruzko Errelatore Bereziaren gaikako lana elikatuko du, NBEren Giza Eskubideen Kontseiluak 2022ko martxoan egindako 49. bilkuran txostena egin dezan. Gainera, eztabaidak izango dira Gutxiengoen Arazoei buruzko Foroaren 14. saioaren lanerako eta gomendioetarako oinarri. Genevan izango da, 2021eko abenduan. NBEtako gomendioen txostena, hemen egongo da eskuragarri.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp