Trantsizio Ekologikoa: bigarren moduluan izena emateko epea zabalik

Proiektuak

2020/06/22

Trantsizio Ekologikoa: bigarren moduluan izena emateko epea zabalik

Erronka honekin konpromisoa duen edozeinek eman dezake izena Eusko Ikaskuntzak eta Ihobe - Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari atxikia) antolatutako webinarreko bigarren fasean.

Eredu iraunkorragoetarantz egitea ez dago enpresa edo erakundeen esku bakarrik, baita hiritar eta familien esku ere, horregatik, Trantsizio Ekologikorako etorkizunen diseinua ikasketa programan naturarekin bateragarriago eta etorkizuneko belaunaldiekin solidarioago diren bizimoduak praktikan jarri eta bide horretan formazioa ematen da. 

Saioaren lehen zatian, maiatzaren 27tik ekainaren 10era, hiru hitzaldi eskaini ziren. Elena Moreno Zaldibar  (Eusko Jaurlaritza) eta Mikel González-Eguinok (BC3-Basque Centre for Climate Change) ¿Nola atera krisi honetatik? Mundu jasangarriago baterantz, izan zuten hizpide. Larrialdi klimatikoa: orain inoiz baino beharrezkoagoa izan zen Isabel Elizalde Arretxeak (GBG. Gubaigu) eta Aitor Zuluetak (Eusko Jaurlaritza) emandako hitzaldiaren izenburua. Era berean, Arantza Achak (UNESCO Etxea) eta Alex Fernández Muerzak, gizarteak Trantsizio Ekologikoan duen papera aztertu zuten. Hiru saioetan partaidetza ona izan zen eta eztabaida interesgarriak sortu ziren.

Ekainaren 17tik uztailaren 15era formatu teoriko eta praktikoa izango duen bigarren modulua egingo da, lau saiotan. Hitzaldi eta tailer partehartzaileetan, etorkizuneko mapa eta prospektiba tekniken bidez, epe ertainerako ingurugiro eszenatokiak diseinatu eta joera nagusiak aztertuko dira. Pasa den ekainaren 17an lehenengo saioa egin zen “Aurkezpena eta Bitácora de Aprendizaje: explorando el Antropoceno” izenburupean. Ondorengo hauek dira datozen saioen programa:

  • Uztailak 1: Diseñando el presente: percepciones, escenarios y narrativas
  • Uztailak 8: Diseñando futuros probables: impactos de la inacción
  • Uztailak 15: Diseñando futuros preferibles: ¿y si cambiamos nuestro modo de vida? Impactos de la transición

Izen-ematea doakoa da baina parte-hartzaile kopurua mugatua da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp