Urteko Galdera: eduki sozialak

Urteko Galdera

2019/07/17

Urteko Galdera: eduki sozialak

Proposamenak egin dituzte hil honetan 2019ko Eusko Ikaskuntzako Urteko Galderari emandako erantzunek, gizarte integrazioa eta kohesioa ardatz izanik.

Fernando Fantova gizarte aholkulariak euskal itun sozialean sar daitezkeen lau ekimen konkretu zehaztu ditu. Adimen publiko eta komuna handitzeko garrantzia aipatu du, bai eta gizarte garapen berritzaileari lagunduko dioten dispositibo, sistema, teknologia edo gizarte ingeniaritzak probatzeko gaitasuna ere. 

Pablo Moratalla, desgaitasuna duten pertsonentzat kalitatezko enplegua sortzea helburu duen EHLABEko (Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartea) koordinatzailea da. Alor horretan planteatzen diren erronkei erantzuteko berebizikotzat dituen bederatzi puntu zehaztu ditu.

Ikuspegiko ikerlari, soziologo eta gizarte langile Maite Fouassierren ustez lau gune edo alor daude (egitura, erakunde, harreman eta norbanakoa) elkarrekin harreman sendoa dutenak integrazio eta gizarte kohesioaren alorrean. Batera jokatu behar da alor horietan, bazterketa prozesuetan erortzeko arrisku handiagoa duten kolektiboei arreta eskainiz.

Elkartean erakundeko (EAEn desgaitasun fisikoa duten pertsonen koordinadora konfederazioa) presidente Mikel Malcorrak nabarmendu du beharrezkoa dela euskal erakunde publikoek, Hirugarren Sektore Soziala osatzen duten erakundeek eta gizarteak gogoetari ekitea gizarte politiken norabideari buruz.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp