Urteko Galdera: hiru emakumeren begirada

Urteko Galdera

2019/06/18

Urteko Galdera: hiru emakumeren begirada

“Euskal Herriak gizarte integrazio eta kohesio handiagoa lor dezan, zertan eragin behar dugu nagusiki?”, 2019ko Urteko Galderari mundu akademiko, gizarte lan eta sormen artistikoko hiru emakumek erantzun diote.

Londreseko King’s Colllegeko Nagore Calvo Mendizabalek euskal proiektu nazionalaren kohesio alderdi ugari eta proiektuaren transformazioei buruz hitz egin du. Euskal Herriko kohesioa ahalbidetuko duten baldintzez galdetu dio bere buruari eta horretarako zein faktorek lagundu dezaketen.

NUPeko irakasle, ikerlari eta gizarte langile Lucía Martínez Virtok gizarteratzearen kontzeptuaren esanahia berriro pentsatzera behartu gaituzten gizarte erreal berrien azterketatik erantzun du, “gizarte politikez haratago, gure lurraldearen integrazioan laguntzen duten faktoreak onartuz”.

Azkenik, Zoe Bray artista eta antropologoak gizarteratzea printzipio kontu huts bat baino gehiago bihurtzeko beharra aldarrikatu du. Bere ustez, eguneroko betebeharretan eta gure harremanetan islatuko den bizitza estiloa izan behar du.  

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp