Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ASTEA LUZE
Testu normalizatua
ASTEA LUZE
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
BAZTAN
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

1.- Astea luze gan dun Maria
¿non dun asteko matazaria?(1).
2.- Matazaño bat in diat eta
tabernarako erdia.
3.- ¿Gainerakoa non dun Maria,
zertaz izain naiz nerau yantzia?
4.- Sukalondoan nengoelarik,
erre zitakan bertzea.
5.- ¿Non dun ardatza, non dun linaya,
len or baitziren sukaldean?
6.- Linai-ardatzak erabiltzean (2)
min artzen diat beatzean.
7.- Irule baino edale azkar
azkarrago aiz, emaztea.
8.- Bonbil-ardoaren (3) itzultzean
atsein artzen dut biotzean.

(1) Aria, decía el original con dos sílabas de menos.
(2) Ardatzaren ibiltzean con falta de otras dos.
(3) Baso-ardoaren cantaba el agote Santxotena."