Basque identity and travel accounts in the 19th century: the French Travellers´ Gaze

Euskal Herria XIX. mendean bisitatu zuten hiru belaunaldiko frantses bidaiarien narrazioak direla bide, gure herrialdeaz eta bertako jendeaz beren bidaldi liburuetan proiektatu zuten literatura irudia berreraikitzen da testu honetan. Zenbait kasutan Espainia erromantikoari buruzko estereotipo zurrunak erreproduzitu ziren, baina beste askotan herrialde berezi baten existentzia nabarmendu zuten, garai hartako euskal politikari, erlijio gizon eta intelektualen eliteek bideraturiko nortasun gogoetabidea islatu eta zabaltzen zutela.