Between repulsion and attraction: Carlism seen through foreign eyes

Bi mendean zehar kanpoko begiratuek karlismoari buruz agertu dituzten ezaugarri batzuk erakutsi nahi dira testu honetan. Aldi hori kontuan harturik, fenomeno aldakorra izan bada ere, bidaiari eta behatzaileek arrazoi desberdinak izan zituzten abiaburu eta ezaugarri komunak dituzten ulermen jarraibideak emateko joera izan zuten; horien arabera, bi alditan multzoka daitezke: 1936 urtearen aurrekoa eta ondokoa.