"Everybody´s gotta be somewhere". Northernness and Southernness in the European Imagination, and in the Basque Country

Egilea, artikulu honen bidez, irakurleari "iparraldea" eta "hegoaldea" estereotipoei heldu ahal izateko bide emango dioten ideia orokor batzuetan orientatzen saiatzen da, hala era generikoan nola espezifikoki Euskal Herriko kasuari dagokionez. Epe luzerako ikuspuntu diakroniko bat planteatzen du eta antzinako literaturaren adibideak zein literatura modernoari dagozkienak biltzen ditu. Era berean, egileak arazo mota hau aztertzen dutenei tokiko gizarte errealitateei behar den arreta jartzea gomendatzen die, bai eta nortasun geokulturalaren inguruko baieztapen guztietan antzeman litezkeen berezitasun erretorikoei erreparatzea ere.