Canonical and non-canonical narrative in the basque context

Artikulu honetan euskal narratibaren egungo egoeraz egiten da hausnarketa. XX.mendean sendotuz joan den generoa dugu narratibazkoa eta gaur egungo euskarazko literatur produkzioan protagonismo erabatekoa du. Horretaz hitz egiten da artikuluan, narratibaren bilakaeraz eta egungo egoeraz. Guztiaren osagarri, euskal literatur sistema, euskal literaturak Espainian nahiz atzerrian duen proiekzio eskasa eta azken urteotako eleberriaren joera nagusiak aztertzen dira.