Euskal Herriaren kristautzea eta gure herrialdean izan zuen sarrerari buruz historialariek dituzten iritzi ezberdinak dira lan honetan egileak landuriko gaiak. "Mende ilun" haietarik kontserbatzen diren obrarik garrantzitsuenez dihardu: karolingiar artearen eragina, musulman eta mozarabiar edo bisigodoen artearen zein asturleondarraren aztarna erakusten dutenak, azken finean, arte prerromanikoa. Amaitzeko, miniaturen eta Beatoen azterketa egiten da.