El discurso contrario a la "normalización" de la lengua vasca en Navarra (1997-2002)

Euskararen "normalizazioaren" aurkako diskurtsoa Nafarroako hizkuntz errealitatea aldatzeraino iritsi da. Berbaldiaren Analisia deitu metodologia baliatuz burutu dugu horren azterketa, eta era berean ikuspegi soziolinguistikoa erabili dugu. Nafarroaren hizkuntz politika aldatzea du helburu diskurtso horrek, kontzepzio nazionalisten gatibutzat eta gazteleradunen baztertzailetzat jotzen baitu. Espainiera muin-muinean jartzen du horren egitura ideologikoak. Hala, antzekotasunak ditu gaztelaniadun diskurtso tradizionalarekin, bai eta Estatu Batuetako English only delakoarekin ere.