El euskara en los medios de comunicación navarros durante el siglo XX: incidencia de la Ley del Vascuence en la información

XX.mendean zehar euskarak Nafarroako komunikabideetan izan duen presentziaren berri ematen dugu ondoko idazkian. Lehen buruan 36ko jazarraldiaren aurreko kolaborazio bakanak aipatzen ditugu; ondoren, diktadura garaian Diputazio frankistak argitaratzen zuen Principe de Viana aldizkariaren euskarazko eranskinari heldu diogu; eta, azkenik, trantsizioan abiaturiko egoera desberdinean amaitzen dugu, funtsean: Nafarroa Gaur eta Nafarkaria eranskinak, Euskal Herria Irratia, eta tokiko komunikabideak.