La evolución de la enseñanza en euskera en Navarra: una perspectiva pedagógica

Euskararen Legean zehaztzen diren hezkuntza eskakizunak kokatzetik abiatzen da txosten hau, Nafarroan euskararen inguruan gertatzen den dinamika konplexuaren deskribapen laburra eginez. Hala, laburki bada ere, Legearen esparru legala eta arau-garapena ukitzen dira. Gero, euskararen eta euskarazko irakaskuntza ereduen bilakaerari buruzko datuak aztertzen dira, hezkuntza aldi desberdinetan eta hezkuntza Administrazioak zein gizarte eragileek buruturiko ekintzen ikuspegitik, bai eta horiek ulertzeko giltza pedagogiko batzuei ekin ere. Azkenik, azterketa orokorreko eta etorkizuneko zenbait konturi buruzko zertzeladak azaltzen dira.