El reto de patrimonializar la cultura. Patrimonio Cultural de la Humanidad y Patrimonio Cultural Vasco

"Euskal Kultura Ondarea" eta "Gizadiaren Ondare Komuna", horra esparru guztiz desberdinetan eskuarki erabili ohi diren kontzeptu bi. Zehazgabeak eta antzemateko zailak dira kontzeptu horiek, eta horien existentzia egiaztatu, bereizi eta bateragarritasuna aztertu beharko genuke. Ez da hutsala kontua, horretan baitute etorkia araubide juridiko desberdinek, titularren eta gainerako herritarren eskubide eta eginbehar multzoek.