Mais où courent-ils tous ces cochons? Porcs gascons en Navarre au XVIe siècle

Aduana erregistroek eta auziek Nafarroako Pirinioetako mugaldean zehar egindako txerri azienda trafiko oparoak erakusten dituzte, bai erresumako beharrak asetzeko, bai eta berriro esportatzeko ere. Transumantzia jarduera biziak, bazkalekuak, merkaturatzea eta kontrabandoa aztertzen dira lan honetan, XVI. mendeko eta XVII.aren hasierako (1611-1615) datuetan oinarriturik. Datu horiek agerian jartzen dituzte mugaren bi aldeetako biztanleen arteko harreman estuak, hala ekonomikoak nola pertsonalak.