Banka Etikoa alternatiba gisa agertzen da gaurko finantza sistemaren aldakortasunaren aurrean. Azken finantza krisia kontuan harturik, banka horren egokitasuna eta ezaugarri nagusiak aztertzen dira. Herritarrek espazio publikoaz birjabetzea da bereizgarri horien oinarria. Euskal Herritik bultzaturiko Fiare proiektua dugu eredu horren artikulazio adibide zehatza.