González Acilu. Ética y estética del límite

Agustín González Acilu nafar konpositorearen sortzelanaren egituratzailea, batez ere azken bost urteetan, mugaren kontzeptua izan da, soinu-diskurtsoaren artikulazio gisa. Haren obrak ezaugarri duen estetika espresionistaren esparruan, muga eta horren haustura osagai dituen idearioak itxuratzen du konposizio-etika, erabateko zorroztasunean oinarrituta dagoena. Zorroztasun horrek baimena eta legitimazioa ematen dizkio haren produkzio osoa garatzeko erabilitako sormen-askatasunari. Etika eta estetika dira, beraz, haren obraren funtsezko zutabeak.