150 hitz zuten, gehienez, kontzentrazio-esparruetatik idatz zezaketen presoek, komunikatzeko. Hirurogei hitzetan esateko, adieraziko nuke sorkuntza eta idazketa prozesuan haurtzaroko bizipenak eta tokiek duten garrantziaz jabetzeko interesgarria gertatu zaidala lan hau idaztea; eta bide batez, sorkuntzan, amatasunak aurrena eta horrekin eme birjaiotzeak, Botticeliren venus bezala, eragin duen bilakaeraz aritu naizela, ahazten ikasiz senari adi jartzeaz. Eta horrela, iritsi naiz, azkenean, hirurogeigarren hitzera.