Hizkuntza praktikak "online", Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasle euskaldunen artean

Nafarroako gazte euskaldunen onlineko komunikazioaren ezaugarri linguistikoak aztertzea da artikulu honen xedea. Ikasle hauek Nafarroan hazi dira eta bi hizkuntzekin bizi dira eta praktika elebiduna ohikoa da beren komunikazioan. Bereziki hiru alor interesatzen zaizkigu: lehenik, gazte hauen artean zein kode-alternantzia (KA) edo (CS) code switching eredu identifika daitezkeen jakitea, bigarrenik, euskara batua/euskalkiak nola islatzen den testu hauetan eta hirugarrenik, hizkuntza– egokitzea nola agertzen den. Lan honek adierazten du kode-alternantzia dela norbanakoaren identitatearen agiri bat, gazteen artean adierazgarritasuna eta alde ludikoa azpimarratzeko modu bat. Bertzaldetik, hizkuntzaegokitzearen zantzuak ikusi ditugu komunikazio honetan. Horrela, tokian tokiko hizkeraren ezaugarriak batzuetan nahasiak agertzen dira, bertakoak ez diren gazteek erabiltzen dituztelako, ‘acomodation’ delako fenomenoa azpimarratuz.
 

Whatsapp. Kode-alternantzia. Hizkuntza praktika. Euskaraerdara. Hizkuntza-egokitzea.