Europar Batasunak ez du independentismoari buruzko politika espliziturik. Beste Estatu Kide batzuk unitate txikiagotan banatzea eragozteko Estatu Kideen hasierako erantzuna aldatu egiten da independentzia de facto gertatzen denean eta prozesu konstituziogilea martxan denean, egoera onartu eta konponbideak aurkitzen hasten baitira orduan. EBren ondoz ondoko hedatzeek handitu egin dute Estatu Kideen kopurua, 6tik 28ra, erabakitze-prozesua geldiarazi eta haren printzipio eta interesak ahuldu edo arriskuan jarri gabe.

Independentismoa. Sezesioa. Europako Batasuna. Estatu Kide bat bitan banatzea. Pragmatismoa. Prozesu konstituziogilea. Hedatzea. EBren erabakitze-prozesua.