Ponenteek, baikortasun demokratikotik, sezesioa eta nazioarteko aitortza lortzeko faktore erabakigarri gisa gehiengo demokratikoak lortzea aipatu dute, gerra eta jatorrizko estatuaren deskonposizioaren logika historikoari kontrajarriz. Izan ere, azkeneko hamarkadetan sezesioa eskuratzeko biztanleen babesa izatea geroz eta garrantzitsuagoa da, beharrezko baldintza bilakatu arte. Halere, ez da nahikoa arrazoi geopolitikoengatik.
Horregatik, erabakitze eskubidea eta sezesioa adostu daitezke jatorrizko estatuarentzat duen kostuaren arabera.